Datorren asteazkenean, maiatzaren 28an, Punto de Vistak Punto de Vista FOKUA zikloaren saio berria aurkeztuko du Nafarroako Filmotekaren aretoan. Hain zuzen ere, fikziozkoak ez diren egungo zinema-filmak, mundu guztitik etorritakoak, aurkezteko egiten den tartea da. Oraingoan, Belgikako Eric Pauwels zinemagilearen Les films rêvés / Las películas soñadas (2010) filma emango da.
Egun batean, gizon batek, zinemagile batek, ametsa egin du; hau da, egin nahi izan dituen pelikula guztiak jasotzen dituen pelikula egin duela amestu du. Eric Pauwels-ek amets hori burutzea erabaki zuen, eta, horretarako, sekulako dokumentua eraiki zuen, Las películas soñadas (2010) izenburu iradokitzailearekin. Belgikako zinemagileari, egin nahi izan dituen film horiek guztiak burutzea ezinezkoa zela jabetu zenean, pelikula guztiak bakar batean egitea bururatu zitzaion; horrela, etxetik atera gabe egitea erabaki zuen, ametsa betetzat emateko. Amestutako filmak.
Azken emaitza filmen filma da, pelikula oparoa; hiru orduko metrajean zinemagilearen amets guztiak sartuko dira. Zinemako pantaila haren su pertsonal bihurtzen da, eta, bertan, Lurra planetako lehen zirkun-nabigatzaileak eta buruan haizea izateaz gozatzeko aitzakia bakar eta zuhurrarekin atera ziren bidaiariak lehen ilaran deitu dituzten narrazio guztiak batuko dira. Tartean, Bartolomé de las Casas, Bernard Moitessier eta Jeanne Baret edo itsasoan galdutako pertsona zoriontsuak, Jean Rouch bezala, maisuen maisua gure alderdi ezezaguna harrapatzeko eta bertan islatuta ikusteko ahalegin horretan. Kaxa txinatar eta errusiar panpinen bidez filmatzeko dauden kontakizun guztiak pixkanaka argitzen dituen narrazioa erabiliaz, Eric Pauwels-ek denak filmatzen amaitzen du. Gainera, 2060. urtean bizirik egonez gero, zer-nolako filma egingo lukeen aurreratzen du.
Les filmes rêvés batez ere horixe da, paradisua deskribatu ezinari buruzko filma, baina honako hauen inguruko filma ere bada: desirari buruzkoa; Victor Hugori maitasunezko 20.000 eskutitz idatzi zizkion maitalearen ingurukoa; lau urte behar izan zituen uso mezulariaren ingurukoa, Txinatik Ingalaterrara hegazkinean itzuli zenarena, bere hegoen bidez hegaldia amaitzeko gai ez izateagatik; igarotzen den emakumearen begirada harrapatu ezinari buruzkoa; ubije hizkuntzaren Anatoliako azken hizlariaren ingurukoa; Loberari buruzkoa, Jerusalenera etxetik atera gabe bidaiatu zuen Espainiako gurutzatuarena; Winchestertarren maldizio eta errifle fantasmari buruzkoa; denbora berean gizon guztiak izan zen gizonaren ingurukoa, John Nicol deituarena; Vermeers faltsuen ingurukoa, benetakoak baino hobeak izaten amaitzen dutenena; Jean-Marie bizilagunari buruzkoa,…
Argibideak eta sarreren salmenta: www.filmotecanavarra.com